MATEMATIKA I

 

Osasun Zientziak edo Zientziak eta Ingenieritza eta Teknologia modalitatea aukeratzen duten ikasleei zuzenduta dago

 

ZER IKASIKO DUZU? 

 
  • Problemak ebaztea funtsezkoa denez, errealitatearen ikuspegi zabala eta zientifikoa garatuko duzu, zure ahalmenetan konfiantza izango duzu eta matematikoki komunikatzeko eta arrazoitzeko gai izango zara

  • Matematika I gainerako edukiak lau multzo handitan banatuta dago: Aritmetika eta aljebra; Geometria; Analisia; eta Estatistika eta probabilitatea

  • Kontzeptu eta prozedura berriak eskuratzeko aukera izango duzu, bizitzan zehar azalduko zaizkizun egoerak ulertzeko eta haietara egokitzeko.

  • Matematikaren eta beste arlo batzuen arteko lotura estua ikusiko duzu

  • Matematika egiten jakitea prozesua da eta ez da emaitzen edo prozeduren bilduma baten jabe izatea. Batxilergoan erlazio berriak landuko dituzu, eta gehienetan ikuspegi sakonago batetik, gainera.

  • Zehaztasunez komunikatzen ikasiko duzu, hizkuntza matematikoak erabiliz.

  • Teknologiek emandako baliabideak (kalkulagailuak, ordenagailuak, berariazko softwarea, etab.) arrazoiz erabiliko dituzu

 

GIZARTE ZIENTZIEI APLIKATUTAKO MATEMATIKA I

 

Giza eta Gizarte Zientzietako modalitatea aukeratzen duten ikasleei zuzenduta

 

 

ZER IKASIKO DUZU?

 
  • Matematikari berari edo gizarte-errealitateari buruzko problemak ulertu, analizatu, interpretatu, ebatzi eta ondorioak aterako dituzu

  • Gizarte zientziei aplikatutako matematika Igainerako edukiak hiru multzo handitan banatu dira: Aritmetika-aljebra, Analisia, eta Estatistika-probabilitatea. Horiek bi funtzio dituzte: batetik, Analisiko kontzeptu nagusien oinarri izatea, eta, bestetik, Ekonomiari eta gizarte-fenomenoen interpretazioari oinarri sendo bat ematea

  • Baliabide matematiko egokiak  (kalkulagailuak, ordenagailuak, berariazko softwarea, etab.) erabiliko dituzu. Modelo teorikoak ( aljebraikoak, funtzionalak, estatistikoak edo probabilistikoak) erabiliz, gizarte-zientzien esparruko fenomenoei buruzko analisiak, interpretazioak eta iragarpenak egingo dituzu

  • Arrazoizko diskurtsoa erabili ahal izango duzu prozedurak justifikatuz, argumentuak behar bezala kateatuz, norberaren arrazoibideak indartuz, gainerakoenak kritikoki aztertuz, eta, aldi berean, jarrera malgua, irekia eta kritikoa erakutsiz.

  • Gizarteko, ekonomiako edo beste ikasgai batzuekiko aplikazioetan aurrera egiteko aukera izango duzu ikasketetarako sarbidea izateko.

 

 

MATEMATIKA OROKORRA

 

Orokorra modalitatea aukeratzen duten ikasleei zuzenduta

 

 

ZER IKASIKO DUZU?

 
  • Matematikari berari edo gizarte-errealitateari buruzko problemak ulertu, analizatu, interpretatu, ebatzi eta ondorioak aterako dituzu

  • Arrazoibide matematikoa landuko duzu eta beste ikasgaiarekiko loturak ikusiko dituzu

  • Oinarrizko kontzeptu eta erlazio matematikoen bidez, matematikaren edertasuna eta erabilgarritasuna esperimentatzera iritsiko zara.

  • Teknologiek emandako baliabideak arrazoiz erabiliko dituzu eguneroko bizitzako problemak aurrera eramateko

  • Ideia matematikoak komunikatzen ikasiko duzu euskarri, terminologia eta zorroztasun egokiak erabiliz.