FISIKA TEORIA

Gaien zerrenda eta garapen gida

1- Higidura harmoniko sinplea. Adibideak. Ekuazioa. Magnitudeen definizioa. Abiaduraren eta azelerazioaren ekuazioak.

2- Uhin-higidura dimentsio batean. Ekuazioa. Magnitudeen definizioa. Hedapen-abiadura. Zeharkako uhinak eta luzetarako uhinak bereiztea. Adibideak.

3- Uhinen islapena eta errefrakzioa: kontzeptua, errefrakzio-indizea, legeak... Muga-angelua eta erabateko islapena.

4- Uhin geldikorrak. Definizioa eta adibideak.

5- Lupa. Deskribapena. Eskema: nola eratzen diren irudiak. Handipena.

6- Argazki-kamera. Deskribapena. Eskema: nola eratzen diren irudiak.

7- Giza begia. Deskribapena. Eskema: nola eratzen diren irudiak.

8- Ikusmenaren akatsak. Hipermetropia eta miopia.

9- Newtonen grabitazio unibertsalaren legea. Eremu-intentsitatea. Definizioa. Masa puntual (edo esferiko) batek eratutako eremua. Adibidea: Lurreko grabitazio-eremua.

10- Indar-eremu kontserbakorrak eta ez-kontserbakorrak. Energia potentzial grabitatorioa. Masa puntual (edo esferiko) baten potentzial grabitatorioa. Energia mekaniko osoa. Energiaren kontserbazioaren printzipioa.

11- Keplerren legeak. Enuntziatuak. Orbita zirkularretarako 3. legea deduzitzea grabitazioaren legetik abiatuta.

12- Indar-lerroak eta gainazal ekipotentzialak, masa puntual (edo esferiko) batek eratutako eremu grabitatorioan.

13- Coulomb-en legea. Eremu elektrikoaren intentsitatea. Definizioa. Adibideak. Karga puntual (edo esferiko) positibo batek eratutako eremu elektrostatikoa; eta karga puntual (edo esferiko) negatibo batek eratutakoa. Deskribatu nolakoak diren indar-lerroak, bi kasuetan.

14- Eremu magnetiko uniforme baten barrualdean eragindako indar magnetikoa: a) higitzen ari den karga puntual baten gainean (adibidea: ibilbidea kargaren abiadura eremuaren perpendikularra denean).

b) korronte elektrikoaren eroale lineal baten gainean.

15- Korronte elektrikoen arteko indarrak. Korronte paraleloak edo antiparaleloak garraiatzen dituzten bi hari zuzen, paralelo eta infinituren kasua. Anperearen definizioa.

16- Korronteek sortutako eremu magnetikoak. Biot-Savart legea kasu hauetan: a) korronte zuzen eta infinitua; b) korronte zirkularra (espira).

17- Indukzio elektromagnetikorako Faraday-ren eta Lenz-en legea. Indar elektroeragile induzituaren balioa. Korrontearen noranzkoa.

18- Korronte alterno sinusoidalen sorgailua (alternadorea).

19- Efektu fotoelektrikoa. Deskribapena. Azalpen kuantikoa. Einsteinen teoria. Atari-maiztasuna. Erauzte-lana.

20- Erradioaktibitate naturalaren fenomenoa deskribatzea. Desintegrazio erradioaktiboa. Alfa, beta eta gamma partikulen igorpena. Soddy eta Fajans-en legeak. Adibideak.

21- Fisio nuklearra. Deskribapena eta adibideak. Bonbak eta zentral nuklearrak. Masa-galera. Einstein-en ekuazioa askatutako energiarako.

22- Fusio nuklearra. Deskribapena eta adibideak. Bonbak eta balizko zentral nuklearrak. Masa-galera. Einsteinen ekuazioa askatutako energiarako.