DERRIGORREZKO BIGARREN HEZKUNTZAN (DBH) IKASLEAK ONARTZEKO JARRAIBIDEAK 2022-2023 IKASTURTERAKO
Egutegia: eskabideak aurkeztea eta onartuak izateko epeak.
a) Eskabideak eta egiaztagiriak aurkeztea: urtarrilaren 17tik 28ra bitartean.
b) Eskatzaileen zerrenda argitaratzea: otsailaren 15etik martxoaren 7ra bitartean.
c) Behin-behineko zerrendak argitaratzea: martxoaren 8tik 15era bitartean.
d) Behin-behineko zerrendei erreklamazioak egitea: martxoaren 15era arte.
e) Eskabidean atzera egitea: martxoaren 15era arte.
f) Behin betiko zerrendak argitaratzea: martxoaren 22tik apirilaren 22ra bitartean.
Eskabidea honako bi moduetako batean izapidetu beharko da: BHI Aniturriko Idazkaritzako ordutegia 8:00etatik 14:30era da. Eskabidearekin batera, ondorengo dokumentazioa aurkeztu beharko da, nahitaez: – Ikaslea familia-harreraren egotekotan, egoera hori egiaztatzen duen ziurtagiri ofiziala. – Hezkuntza-premia bereziak dituzten ikasleek, matrikulatzea eta eskolatzea ekainaren 23ko 118/1998 Dekretuaren 7. artikuluan zehaztuta dagoena, egoera horren berri eman beharko diote ikastetxeari eskabidea aurkeztean, dagokien plaza eta behar dituzten laguntzak bideratzeko. Haur eta Lehen Hezkuntzako ikastetxe publikoetako Lehen Hezkuntzako 6. mailako ikasleek ez dute onartzeko eskaerarik aurkeztu behar Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako 1. mailan sartzeko dagokion institutuan, baldin eta atxikitako institutua bakarra eta hizkuntza-eredua bera badira. Hala ere, horrek ez du esan nahi ezin denik onartzeko eskaerarik aurkeztu beste zentro edo hizkuntza-eredu batean. Aginduaren testu osoa: https://www.euskadi.eus/y22-bopv/eu/bopv2/datos/2022/01/2200046e.pdf
– On-line, Hezkuntza Sailak hartarako gaitutako aplikazio informatiko baten bitartez, urtarrilaren 28ko 24:00etara arte, «Ikasgunea» atarian (https://ikasgunea.euskadi.eus).
– Hautaturiko ikastetxeko idazkaritzan lehenik, zeinak aplikazio informatikoan eskatzaileak eskabidean emandako datuak sartzeko ardura izango baitu.
– Ikaslearen familia-liburuko fotokopia, edo jaiotza-ziurtagiria.
– Eskaera egiten duen pertsonari dagokion familia-liburuko fotokopia: aita, ama; edo ikaslearen legezko tutorea dela ziurtatzen duen agiria.
– Eskabidea egiten duen lagunaren NANaren edo AIZren fotokopia: aitarena edo amarena, edo legezko tutorearena.
– Familiaren bizilekuaren ziurtagiria (ikaslearena, aitarena, amarena, edo tutorearena), gehienez hiru hilabeteko antzinatasunekoa eta Udalak egindakoa.
– EAEtik kanpo eskolatutako ikasleen kasuan, egindako ikasketen ziurtagiria, argi eta garbi adieraziz zer maila egiten ari diren une horretan.
– Banandutako edo dibortziatutako familien kasuan, Hezkuntza Sailak ezarritako protokoloa betetzen dela egiaztatzen duen dokumentua (esate baterako, ezkontide ohiaren baimen-idazkia, eskaera bermatzen duen ebazpen judiziala edo behin-behineko neurria, etab.).