GENERO INDARKERIAREN AURKAKO EGUNA

Azaroaren 24a, ostirala, atsedenaldian ikastetxean Genero Indarkeriaren Aurkako eguna aldarrikatu zuten gure ikasleek pankarten bidez.


SAN ADRIANGO TUNELERA MENDI IRTEERA

"Gaur bai, eguraldi ona"
Aste euritsu baten ondoren, azaroak 23, ostegunean, 2.DBHko ikasle eta irakasleoi, egun eguzkitsu zoragarri bat atera zaigu.
Otzaurteko bentatik atera gara Beundako zelaietan lehenengo geldialdia egiteko. Handik, euriteek sortutako erreka ugariez eta ikuspegiez gozatuz,
Mikeleteen etxeraino iritsi gara, handik San Adrian ermitaraino iristeko. Astorga-Bordele galtzada erromatarra
zeharkatu ondoren eta iturburuaren parean, bueltako bideari ekin diogu barre eta oin bustien artean.
Giroa ezin hobea!

BATXILERGOKO IKASLEAK ZARAUTZEN SURF IKASTAROAN

Urriaren 18an, lehen batxilergoko Gorputz Hezkuntzako eta bigarren batxilergoko Jarduera Fisikoko ikasleek Zarautzen surf ikastaroa burutu zuten.

Eguraldia ez zen hoberena izan eta olatu gehiegi ere ez zegoen surfean aritzeko, baina primeran pasa zuten ikasleek irakasleekin batera kirol berriak probatu eta elkarrekin eguna pasaz.


HITZ KOLPEZ HARRESIN

Ostegunean eta ostiralean, azaroaren 9an eta 10ean, Aniturriko ikasleak Hitz kolpez antzezlana ikustera joan ziren Aguraingo Harresi Aretora.

Bertan izan ziren 3.DBHko ikasleak eta argazkian ageri diren OLHko gure soldadurako ikasleak.