SENTIMIENTOS DESGASTADOS

Aimar Blascok (Agurain, 2004) Sentimientos desgastados poema liburua argitaratu berri du. Aimar11 urterekin hasi zen idazten eta bi urte geroago ekin zion poesia idazteari. Idazle, antzezle, Instagram kontu bat ere badu (@ambedx), non bere lanak argitara ematen dituen.

Sentimientos desgastados poema bildumak bihotz hautsia, baina sendoa duten guztiei omenaldia egin nahi die. Maitasunaren eta askatasunaren oda da. Guztiok bizi izan dugun istorioa, baina askok kontatzeko gai ez garena.

Es difícil querer,
pero más difícil es dejar de hacerlo.
El problema está en que todos
nos hemos visto alguna vez
en esa necesidad de frenarnos.
Haciendo de nuestra vida
un bonito desastre
y desordenando todos los cajones
de nuestra mente.
Sonriendo. Gritando. Llorando.
Pero también
Renaciendo.

Liburua eskura dago Interneteko zenbait ataritan, baita Europa Ediciones argitaletxearen webgunen ere. Errazena Aimarri zuzenean erostea da, bere instagram kontutik harekin harremanetan jarrita: @ambedx edo @aimar_br


JESÚS OBRERO ETA MOLINUEVO L.Hko IKASTETXEETARA EGINDAKO BISITA


MAIATZAREN 17a. LGTBIfobiaren AURKAKO EGUNA

 

 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 

A post shared by Aniturri (@bhianiturri)


EGILEOR IBAIAREN AZTERKETA

 

Maiatzak 6an, Aguraingo Egileor ibaiaren uraren kalitatea aztertzera joan ginen batxilergo 2. mailako Lur eta Ingurumenaren Zientzietako ikasleak. Azterketa honekin bermatu nahi dugu Aguraingo uraren kalitatea eta gure ingurumenaren eta biodibertsitatearen segurtasuna. Ibaiko urak parametro egokien barruan egoteak, herri berdeago eta garbiago bat lortzeko gertuago gaudela esan nahi du. 

 Zeregin hau betetzeko, uraren kalitatean eragina duten parametro desberdinak aztertu genituen; hala nola, nitratoak, fosfatoak, bakterioen presentzia, gardentasuna, bioazniztasuna etab. Hauen kopuru maila jakiteko, prestaturiko pilula batzuk urarekin nahastu genituen eta lortutako kolorearen arabera faktore desberdinen presentzia ikusi ahal izan genuen.

 Zenbait izaki bizidun aurkitu genituen eta aurkitutako hauek oso zorrotzak dira uraren kalitatearekin. Beraz, aztertutako parametroen balioak ikusita, Egileor ibaiaren egoera orokorrean onargarria dela esan daiteke. 

Hala ere, oraindik asko dago egiteko eta guztion laguntza behar dugu Agurain herri jasangarriagoa bihurtzeko.

 

 

Artikulu osoa irakurtzeko, ibaiaren azterketa nola egiten den jakiteko:

https://docs.google.com/document/d/1USf1BR62RQPQBaczyJcGWYQ9apnIO35XNUyRj_mZlAc/edit 


IZKI

1. DBH-ko ikasleak Izkiko parkera joan dira ,  Izkiko parke naturalean dagoen biodibertsitate oparoa eta bertako ekosistema ugariak: ibaiak, basoak, hezeguneak, harkaiztegiak...ezagutzera.

Ibilbide labur bat egin genuen , Izkiko amildegia ezagutuko eta  bertako landaretza ezagutzeko , animalia batzuk ere ikusi genituen, egun batean uhandrea , igela  eta halimotxea ikusi genuen. Gainera, paisaia paregabeaz gozatuko genuen.

 
El alumnado de 1º de ESO ha visitado el parque de Izki, para conocer la rica biodiversidad que alberga este Parque Natural  y su gran variedad de ecosistemas: ríos, bosque, humedales, roquedos…
Realizamos un pequeño recorrido y conocimos el barranco de Izki, y la flora del parque, tambien vimos algunos animales, un triton, una rana y un alimoche. Además, disfrutamos de un paisaje inigualable.