AZKEN ESKOLA IRITSI DA!
Ikasturteari amaiera emateko, gaur Aniturrin egitarau berezia eduki dugu. Lehenengo bi saioetan gelak txukundu ditugu eta tutoreekin bildu gara notak jakiteko eta agurtzeko. Notak jakin ostean eta azken eskola eguna dela ospatzeko...hainbat ekintza egin ditugu: Jeiki taldeak guretzat dantza egin du, musika entzun dugu, dantza egin dugu, uretako jolasetan aritu gara, futbol zelaira joan gara, kirola egin dugu... Benetan giro ederrean eman diogu amaiera ikasturteari! Orain, merezitako oporrak! Disfrutatu uda!
Hurrengo ekainaren 23an ikastetxea itxita egongo da, San Juan eguna, herriko zaindaria, egun horretara lekualdatu baita.
El próximo día 23 de junio el centro permanecerá cerrado por haber trasladado a ese día la fiesta de San Juan, patrón de la localidad.
ANITURRIKO BARATZA
Aurtengo ikasturtean Aniturriko baratzari bultzada eman diogu, institutu atzealdeko lurrari erabilera emanez. Prozesua nolakoa izan den erakusteko 3. DBHko ikasleek ondoko aurkezpena prestatu dute.
USE 2023
ZORIONAK!
UNIBERTSITATERAKO SARBIDE EBALUAZIOA ANITURRITIK AURKEZTUTAKO IKASLE GUZTIEK GAINDITU DUTE!
ZORTE ON HEMENDIK AURRERAKO ZUEN IBILBIDEAN ETA ZORIONAK GUZTIOI!!!
2023-2024 ikasturteko egutegia
Ekainaren 8ko OOGk onartutako egutegia ondoko hau da: