Erreklamatzeko Protokoloa
IKASLEEN ESKUBIDE OROKORRAK.
- Ikasleek eskubidea dute beren dedikazioa, ahalegina eta errendimendua objektibotasunez aintzat hartu eta balioets diezaieten.
- Probak berrikusteko aukera bermatuko da eta barne-erreklamazio prozedura egonen da.
- Ikasleek edo haien legezko ordezkariek erreklamazioak egiteko eskubidea dute, betiere ondorengo arrazoietan oinarriturik:
- Dagokion organo didaktikoak programazioan aurreikusitako maila edota ebaluatutako materiaren helburuak eta edukiak ez badatoz bat ikasleari ebaluazio-proban eskatu zaionarekin.
- Ezarritako ebaluazio-irizpideak okerrak badira.
- Kalifikazioen aurkako erreklamazio eskubidea gauzatzeko hau izanen da jarraitu beharreko prozedura:
- ahozko erreklamazioa dagokion irakasleari; honek eraginik izan ez badu, erreklamazioa idatziz eginen zaio dagokion mintegi didaktikoari; eta, azkenik, azken honek ere ez badu ikaslearen nahia ase, ikastetxeko zuzendariari helaraziko zaio erreklamazioa, ikuskaritzara bideratzeko.
- Ikastetxeek ebaluatzeko erabili diren proba, lan eta ariketa guztiak gordetzeko neurriak hartuko dituzte, azken erreklamazio-epea amaitu arte. Urtebetean gordeko dira azkeneko ebaluazioan eta ezohikoan jarritako azterketak.