ONGI ETORRI ANITURRIRA!


GURASOEN PARTE HARTZEA IKASTETXEKO FUNTZIONAMENDUAN


     Euskal Eskola Publikoari buruzko legearen arabera (EHAA-1993ko otsailak25, osteguna), Gurasoen batzarra ikastetxearen kudeaketan gurasoek bereziki parte hartzeko organoa da. Ikasleen guraso edo tutore guztiek osatuko dute.

Gurasoen batzarrak honako egitekoak ditu:

1.- Ikastetxeko gainerako organoei beren ardurapeko diren gaiei buruz egoki jo ditzan proposamenak egitea, eta irakaskuntza-jardueren egitaraua, prestakuntza-jardueren, eskolaz kanpokoen eta osagarrizkoen egitaraua eta urteko kudeaketa-egitaraua egiteratzeari buruzko balorazioa ematea.

2.- Zuzendaritza taldearekin eta irakasle-klaustroarekin harremanak izatea, ikastetxearen hezkuntza-proiektuaren garapenean lankidetzarik handiena lortzeari begira.

3.- Ikastetxeko bizitzan parte hartzeko gurasoen ekimena suspertzea.

4.- Batzar-organoetan gurasoen ordezkari direnak bileretara deitzea, egindako kudeaketaren berri ematen dezaten.

5.- Bere jarduera-arauak onartzea.

Elkartearen Batzordea asteazkenetan, hilaren lehenengoan eta hirugarrenean 18etatik aurrera elkartzen da. Bilera hauetan ikastetxeko martxa eta egiten diren kontsultak azaltzen dira. Batzutan beste gurasoen laguntza beharrezkoa izango litzateke gure zentroa oso handia baita.

Parte hartzea hauteskundeetan, antolatzen diren batzarretan eta beste jardueretan oso komenigarria dela pentsatzen dugu.



GURASO ELKARTEA


Elkarte honen funtzioak eta jarduerak ondokoak dira:


  • Garraioa Kudeatzea.

  • Udaleko eta Eusko Jaurlaritzako dirulaguntzak eskatzea eta kudeatzea. Diru horrekin dirulaguntza ematen dute Institutuan antolatzen diren ekintzetarako.

  • Testu liburuen salmenta kudeatzea, institutuan bertan.

  • Batzorde desberdinetan ( Elkarbizitza Batzordea, Jantoki Batzordea, Garraioko Batzordea...) eta Eskola Batzordean parte-hartzea