CATHERINE JOHNSON HIL DA, NASAko LEHEN EMAKUME BELTZETAKO BAT

NASAn lan egin zuen programa espaziala eta aeronautika amerikarra garatzeko proiektuetan. Besteak beste, 1961tik 1963ra bitartean Mercury programan parte hartu zuen, 1969an Apolo 11k Ilargira heltzeko egin beharreko ibilbidea kalkulatu zuen, eta 1970an bere ekarpena garrantzitsua izan zen Apollo 13 matxuratua lurrera salbu itzuli ahal zedin.

 

 

 

 

Datorren otsailaren 11n Emakume eta Neska Zientzialarien Nazioarteko Eguna ospatzeko CIC nanoGUNE, Materialen Fisika Zentroa CFM (UPV/EHU-CSIC), CIC biomaGUNE, Donostia International Physics Center (DIPC), POLYMAT, Biodonostia, Tecnun, Ceit eta Elhuyar Fundazioa publiko desberdinei zuzendutako jarduerekin programa oso bat osatu dute.

 

Parte hartzera gonbidatu nahi zaituztegu:

 

NERABEENTZAKO TAILERRAK
Neska nerabeentzako bi tailer prestatzen ari gara. Inskripzioak pertsonalak dira eta gurasoen baimena behar dute, baina eskertuko genizueke informazioa zuen ikasleekin ahalik eta lasterren partekatzea. Izen-emateak www.emakumeakzientzian.eus helbidean egin ahal izango dira urtarrilaren 24tik aurrera.
 
Zientzia BADA nesken kontua
Eguna: otsailak 7, ostirala
Ordua: 16:00 – 19:00
Lekua: CIC nanoGUNE
14-18 urte bitarteko emakume gazteei zuzendutako tailerra da. CIC nanoGUNEko eta POLYMATeko ikertzaileek gidatuta, parte-hartzaileek "egun batez zientzialariak" izateko eta hainbat esperimentu nanozientifiko egiteko aukera izango dute. Jarduerari amaiera emateko, askaria egongo da parte-hartzaile guztientzat.
 
Ingeniari izatera jolasten
Eguna: otsailak 10, astelehena
Ordua: 18:00 – 20:00
Lekua: Tecnun
12 eta 16 urte bitarteko neska gazteei zuzendutako tailerra da. TECNUM-Ceiteko ikasle eta ikertzaileek gidatuta, parte-hartzaileek "egun batez ingeniariak" izateko aukera izango dute.

 

PASSION FOR KNOWLEDGE TOPAKETAK

 

2. Batxilergoko Fisika eta Kimikako 5 ikasle egon ziren Donostiako P4K topaketetan beste ikastetxetako ikasleekin batera. Bertan, Juan Ignacio Cirac Fisika teorikoan adituak, Dame Jocelyn Bell Burnell astrofisikariak eta Jean-Pierre Sauvage kimikariak (kimikako nobel saria 2016) ikasleen galderak erantzun zituzten, haien zientziarekiko interesa eta ikerketei buruzko hausnarketa eginez.



Topaketaren bideoak ikusi nahi badituzu:

http://dipc.tv/files/737_TOP@DIPC EUREKA I _ EN.mp4

http://dipc.tv/files/741_TOP@DIPC EUREKA II_ EN.mp4

PASSION FOR KNOWLEDGE 2019

Passion for Knowledge (P4K) ezagutzarekiko pasioa ospatzen duen jaialdia da. Zientzia jendeari hurbiltzea du helburu eta partaideen artean zazpi Nobel saridun izango dira. Irailaren 30an hasi eta urriaren 5ean bukatuko da. Ekitaldiak egingo dituzte Donostian, Bilbon, Iruñean eta Bergaran (Gipuzkoa). 10.000 pertsonak parte hartzea espero dute antolatzaileek.

Jaialdiaren programa zabalak, hitzaldiak ez ezik, hainbat publikorentzako jarduerak biltzen ditu: topaketak bigarren hezkuntzako ikasleen eta zientzialarien artean, Naukas saioak, erakusketak, haurrentzako tailerrak, ikuskizunak, proiekzioak, etab.

Animatu eta parte hartu! Horrelako aukerak luxu bat dira!

 

Gure ikasleek STEAM proiektuaren barruan hainbat euskarazko bideotutorial sortu dituzte Fisika eta Kimika, Biologia eta Geologia, Matematika eta Teknologia gaiko kontzeptuak erabiliz.


Bideo horiek ondoko orrialdean biltzen dira:


https://aniturristeam.weebly.com

 

 

 

ZULO BELTZ BATEN GERTAEREN EREMUAREN ARGAZKIA LEHEN ALDIZ

 

Lehen aldiz, gizateriak zulo beltz bat inguratzen duen materia eta argi fotoien argazkia lortu du. Horretarako, EHT Event Horizon Telescope taldeak munduan zehar sakabanatuta dauden 8 irrati teleskopio sinkronizatuta Lurraren tamaina izango lukeen teleskopio birtual bat sortzea lortu dute. Teleskopio horiek bi urtez aritu dira bi zulo beltz behatzen: lehenengoa, Sagitario A* galaxian dagoena, eta bestea, haren ondoko M87 galaxian. Azken honena da azpian ikusten duzuen irudia.


Messier 87 (M87) galaxiaren erdigunean dago, Lurretik 55 milioi argi urtera, eta gure Eguzkiaren masaren halako 6.500 dauka.



Albert Einsteinek iragarri zuen unibertsoan bazirela zulo beltzak, gorputz supermasiboak, ikaragarrizko grabitate eremuak sortzen dutenak, espazio-denbora desitxuratu eta inguruan duen materia eta baita argi guztia ere zurgatzeko gai direnak, eta horien formak eta tamainak nolakoa behar zuen ere aurreratu zuen, erlatibitatearen teoria erabilita. Zulo beltz bat lehenengoz ikusi ahal izateak, hain zuzen, Einsteinek egindako iragarpena berresteko balio izan du.

 

Informazio gehiago:


https://www.eitb.eus/eu/albisteak/gizartea/osoa/6329549/zulo-beltz-baten-irudia-aurkeztu-dute-zientzialariek-2019/

https://www.eitb.eus/eu/albisteak/gizartea/osoa/6329932/astronomia-zer-da-zulo-beltz-bat-2019ko-apirilak-10/

https://zientziakaiera.eus/2019/04/13/zulo-beltz-bat-ikusi-dut/

https://www.berria.eus/paperekoa/1877/012/001/2019-04-11/einsteinek-irudikatu-gisakoak.htm

https://www.berria.eus/paperekoa/1898/046/001/2019-04-12/ikusi-makusi-kosmikoa.htm

 

EMAKUME ZIENTZIALARIEN TAULA PERIODIKOA


Duela 150 urte Mendeléyev-ek garai hartan ezagutzen ziren 63 elementu kimiko ordenatu zituen beraien propietateen arabera, gaur egun erabiltzen dugun taula periodikoaren oinarriak finkatuz. Hori dela eta, NBE 2019. urtea Taula Periodikoaren Nazioarteko Urtea izendatu zuen.

Teresa Valdés-Solís ingeniari kimikoak emakumeei buruzko taula periodikoa faltan somatu eta emakume zientzialarien taula periodikoa sortu zuen. Elementu kimiko bakoitza emakume zientzialari bati lotu dio bertan. Lur arraroen atalen Espainiar Estatuko hainbat emakume zientzialari bildu ditu, emakume "arraro eta bitxi" horien ohorez. Bertan agertzen da Dorotea Barnés kimikari nafarra ere.

Sakatu irudian pdf-a irekitzeko.


 

ANITURRIKO BI IKASLEK INSPIRACIENCIA LEHIAKETAKO LEHEN ETA BIGARREN SARIAK IRABAZI DITUZTE


Zorionak Arkaitz eta Urko!


Ekainaren 29an 1. Batxilergoko Arkaitz eta Urko  ikasleek zientziari buruzko idazlanak ardatz dituen  Inspiraciencia lehiaketako sariak jaso zituzten Sevillan. 


Arkaitzek 1. saria irabazi zuen euskara gazte modalitatean NANUK idazlanarekin eta Urkok bigarrena AMONA, SAKELAKO TELEFONOA ETA METODO ZIENTIFIKOA idazlanarekin.


 

 

 

«Ebidentzia zientifikoa mahai gainean jartzea ez da nahikoa politikak aldatzeko»

"Nazioarteko erakundeek darabiltzaten tesien kontra, nekazaritzaren intentsifikazioak ez du zertan lagundu garapenean"


Unai Pascual (Gasteiz, 1973) Ingurumen Ekonomiako doktorea da. Basque Centre for Climate Change (BC3) ikerketa zentroko Ikerbasque ikertzailea da, eta irakasle lanetan aritu da hamar urtez Cambridgeko Unibertsitatean (Erresuma Batua). Social-ecological outcomes of agricultural intensification (Nekazaritzaren intentsifikazioaren ondorio sozio-ekonomikoak) ikerketa egin du Erresuma Batuko, Danimarkako, Kataluniako, Espainiako eta Frantziako beste bederatzi ikertzailerekin, eta Nature zientzia aldizkariaren Nature Sustainability hilabetekariak argitaratu die artikulua.

 

Berria aldizkariak Unairi egindako elkarrizketa argitaratu berri du.

 

Iturria:https://www.bc3research.org/eu/unai_pascual.html


 

 

NANOFOTONIKA

 

 

Nanofotonika materia eta argiaren arteko elkarrekintza ikertzen duen zientziaren arlo bat da. Besteak beste, argia nanoegituren kontra jotzean sortzen dituen interakzioak eta eraginak aztertzeaz arduratzen da nanofotonika.

Argia, uhina den heinean, ezin da bere uhin-luzera baino neurri txikiagoetan lokalizatu eta manipulatu. Hala ere, CFM eta DIPC ikerketa zentroetan metalezko nanoegiturak osatuz eta diseinatuz argia eskala nanometrikoan lokalizatzea eta manipulatzea lortu dute. Azken urte hauetan, metalezko nanoegitura hauei esker, nanoantenak deritzonak, argia nanoeskalara eraman dute ikertzaileek.


 

 

"Zientifikoki ongi informatutako gizarte bat libreagoa da; manipulatua izateko arriskua txikiagoa da"


Pedro Miguel Etxenike



 

 

AGENTE NERBIOSOAK: KIMIKA POLITIKARAREN ALDE ILUNENAREN ESKU


 


 

 

EHU MARS 2020 MISIOAREKIN ELKARLANEAN


2020an Martera joango den tresna analitiko baten eraikuntzan parte hartzen ari da EHUko IbeA kimika analitikoko ikerketa taldea.

"Bizi zantzuak bilatzeko, oxalatoak bilatuko ditugu. Zelulek kaltzioko azido oxalikoa isurtzen dute, eta azido horrek inguruan egon daitekeen kaltzio karbonatoarekin erreakzionatzen duenean sortzen da kaltzioko oxalatoa. Oso konposatu egonkorra da. Giltzurruneko harriak, adibidez, kaltzioko oxalatoak dira. Ez dago animalia jatorria ez duen oxalatorik. Beraz, Marten oxalatoak topatuz gero, bertan bizia egon den froga lortuko genuke."

 

 

 

 

NOLA KALKULATU LURRAREN ERRADIOA MATEMATIKA ETA IRUDIMEN PIXKA BATEKIN

Click to play this Smilebox slideshow



 

 

 

GRAFENOA SUPEREROALE GIRO TENPERATURAN


Zientzialariak aspalditik ari dira giro tenperaturan supereroale diren materialak bilatzen. Aste honetan, ikertzaile talde batek norabide horretan baliagarria izan daitekeen bidea ireki du: grafenoa supereroale bihurtzea lortu du.


2018ko martxoak 16



https://www.berria.eus/paperekoa/2001/016/001/2018-03-11/ona_polita_eta_faborez_supereroalea.htm

 

 

EGUZKI EKAITZEN SORRERA

 

2018ko otsailaren 18a

Eguzki ekaitzen sorreraren atzean dauden mekanismoak argitu berri dituzte heliofisikariek. Nature aldizkarian artikulu batean deskribatu dute zehazki nola sortzen diren eguzki ekaitzak. CNRS Frantziako Ikerketa Zientifikoen Zentroko ikertzaileek argitu dutenez, funtsean, eguzkiaren eremu magnetikoaren bat-bateko berrantolaketa bat izaten denean sortzen dira eguzki ekaitzak.

 

https://www.berria.eus/paperekoa/2340/012/001/2018-02-18/eguzkiaren_indarren_abiapuntua.htm

 

 

 

 

 

BAIEZTATUA: MARTEN URA DAGO

2018ko Urtarrilaren 11a

Izotz geruzak topatu dituzte Marten lurperatuta, gainazaletik metro eskasetara. NASAko irudietan ikus daitezke izotz geruza horiek agerian labar higatuetan. Aurkikuntzak Marteren historia geologikoa eta klimatikoa ezagutzeko informazio garrantzitsua eman dezake.

http://www.nationalgeographic.es/espacio/2018/01/descubiertas-enormes-reservas-de-agua-en-marte

https://mars.nasa.gov/news/8298/steep-slopes-on-mars-reveal-structure-of-buried-ice/

 

OTSAILAREN 11


EMAKUME ETA NESKA ZIENTZIALARIEN NAZIOARTEKO EGUNA

 

Informazio gehiago:

http://www.un.org/en/events/women-and-girls-in-science-day/

https://en.unesco.org/women-and-girls-in-science

https://11defebrero.org/

 

IKUSI NAHI AL DUZU ESPAZIONTZI BAT BARRUTIK?

 


NUTRIVIDEO


Batxilergoko ikasleak Nutrivideo lehiaketan parte hartzen ari dira. Horretarako, elikadura osasuntsua sustatzeko hainbat bideo prestatu dituzte.


Ikusi eta Ikasi!!!


   
   

LIKIDOEN BOLUMENAK BATUGARRIAK AL DIRA BETI?


BILBOKO IX ARGAZKI GEOLOGIKOEN LEHIAKETA (2017)


Aniturriko 1. Batxilergoko 4 ikasle lehiaketaren 12 argazki aukeratutakoen

artean, Batxilergoko modalitatean. Zorionak Amaia, Ander, Irati eta Aintzane!

 



“ELUR BOLA MATEMATIKOAK” LEHIAKETA

Arkaitz Saez de Vicuña, 1. Batxilergoko ikasleak, Elur Bola Matematiko lehiaketaren akzesita irabazi du.


Zorionak Arkaitz!


Π

DA

OSO

HITZ

LUZEA

ESFERA

GUZTIEN

ERRADIOA

NEURTZEKO

GEOMETRIAN

ERABILITAKO

GARRANTZIZKO

MESOPOTAMIAKO

WILLIAM JONESEK

ARGITARATUTAKOA

IBAIALDE ERAKUSKETA ANITURRIN


Sakatu irudian argazkiak ikusi nahi badituzu


Ibaialde erakusketa ikastetxean ikusgai izan dugu Azaroaren 1tik 9ra. Kultura Zientifikoko 1. Batxilergoko ikasleek panelen edukiak aztertu, galdetegia osatu eta datuak baloratu dituzte haien iritzia emateko. "Be the Change, Take the Challenge" eTwinning proiektuaren edukiekin bat eginez, #Agenda2030eko SDG6 eta SDG14 landu ditugu, hau da, 6. eta 14. Garapen Iraunkorrerako Helburuak (GIH).


Ibaialde erakusketaren helburu nagusiak:
  • Ibaietako ezaugarriak eta ibaiak osatzen dituzten elementuak ezagutzea, ibaiak identifikatzeko.

  • Ingurunearekiko jakin mina eta interesa agertzea eta ingurunea babesteko interesa sortu.

  • Izakien ezaugarri eta beharrengan interesa piztu, babesten ikasteko.

  • Ingurugiroan giza ekintzek duten eragin negatiboa nahiz positiboa antzemateko gaitasuna sortu, eragin negatiboak saihesten eta zuzentzen ikasteko.

  • Sistema bereko elementuen artean sortzen eta garatzen diren elkarrekintzak ulertu, ekosistema orekaren garrantzia barneratzeko.

  • Uraren funtzioak eta erabilerak ezagutu, babesten eta zaintzen ikasteko.


AZAROAREN 7a: FISIKA MEDIKOAREN NAZIOARTEKO EGUNA

 

 

2013. urtetik aurrera, lanbidea ezagutarazi nahian, IOMPk (International Organization of Medical Physics) azaroaren 7a Fisika Medikoaren Nazioarteko Eguna izendatzea erabaki zuen, Marie Curie-ren ohorez, bere jaiotzaren egunean (1867). Marie Curie erradiaktibitatearen eta honek medikuntzan dituen aplikazioen ikerketan aintzindaria izan zen.


Baina, zer da Fisiko Mediku bat?


Fisiko Mediku bat osasun arloan diharduen langilea da. Bere eginkizuna fisikako printzipio, lege, eredu, metodo eta teknikak erabiltzea da gaixotasunen prebentzio, diagnosi eta tratamenduan, giza osasuna eta ongizatea hobetzeko.


Erabiltzen dituzten tekniken artean, honakoak ditugu:


. X izpiak
. Isotopo erradioaktiboak
. Laserra
. Partikula azeleragailuak (erradioterapian erabiliak)
. Erresonantzia Magnetiko Nuklearra


Gaur egun Fisika Mediko ikasketak medikuntza ikasketak egin ondoren burutzen dira, fisiko erresidente bezala hospital batean plaza lortu ondoren.


Gure ikasleak Fisika Medikoari buruz jasotako hitzaldian.

 

MARIE CURIE-REN JAIOTZAREN 150. URTEURRENA


Azaroaren 7an bete da Marie Curie-ren jaiotzaren 150. urteurrena. Marie Curie emakume aitzindari izan zen esparru askotan: lehen emakumea Sorbonako Unibertsitatean ikasketak amaitzen -klaseko lehena-, Europako lehen andrea zientzian doktore, Sorbona Unibertsitatean lehen emakume irakaslea izen zen, Nobel saria lortu zuen lehen andrazkoa, lehen zientzialaria Nobel saria bi aldiz jasotzen, Nobel saria bi espezialitateetan jaso duen zientzialari bakarra,...

 

 

Informazioa gehiago:


http://www.ikasbil.eus/web/ikasbil/artikuloaren-fitxa?p_p_id=56_INSTANCE_q8LS&p_p_lifecycle=0&p_p_state=normal&p_p_mode=view&p_p_col_id=column-1&p_p_col_count=1&groupId=10138&articleId=1360036


Neutroi izarren talka batek sortutako grabitazio uhinak eta argia batera neurtu dituzte lehenengoz

 Grabitazio uhinen aurkikuntzarekin astrofisikaren arloan irekitako ate berria zabaltzera dator aurkikuntza.

 

Neutroi-izarren talkaren ilustrazioa. Ezkerrean, masaren irudikapena; eskuinean, berriz, espazio-denbora nola distortsionatzen den erakusten da. Arg. Karan Jani/Georgia Tech


Irakurri berria ondoko helbideetan:

http://www.berria.eus/albisteak/146212/neutroi_izarren_talka_batek_sortutako_grabitazio_uhinak_eta_argia_batera_neurtu_dituzte_lehenengoz.htm

http://zientzia.eus/artikuluak/bi-neutroi-izarren-arteko-talka-detektatu-dute-gra/

 

Eta entzun Ana Galarragak, Elhuyarko kideak, "Mezularia"n emandako azalpena:

http://www.eitb.eus/eu/irratia/euskadi-irratia/programak/mezularia/osoa/5148782/ana-galarraga-grabitazio-uhinez-eta-unibertsoaren-behaketaz/

 

ZATOZ ZIENTZIARA / Zientziaren, Teknologiaren eta Berrikuntzaren Astea



Zientzia zure zain duzu azaroaren 8tik 12ra Bilbon, Donostian eta Vitoria-Gasteizen eta aurten Barakaldon ere. Zientzia ikusi, behatu, ikutu, probatu eta esperimentatzeko aukera izango duzu, hamaika modutan: txoko, tailer, irteera, bisita gidatu, janari-dastatze, txangoak eta abarrretan, hain zuzen ere. Gainera, ikertzaile eta irakasleak arduratuko dira UPV/EHUn gertatzen ari dena zuri azaltzeaz. Aukera paregabea.

Eta diruaz ez zaitez kezkatu, jarduera guzti-guztiak doan dira eta.

 

Informazio gehiago:

http://zientzia-astea.org/eu/eu/

http://zientzia-astea.org/eu/zientzia-astea-vitoria-gasteiz/

 

 

2017ko Kimikako Nobel Saria biomolekulen egitura aztertzeko kriomikroskopia elektronikoa garatu zutenei

Jacques Dubochet, Joachim Frank eta Richard Henderson, Kimikako Nobel saridunak. Argazkia: EFE.

2017ko Kimikako Nobel saria Lausanako Unibertsitateko Jacques Dubochet, Columbia Unibertsitateko Joachim Frank eta Cambridgeko MRC Laboratory of Molecular Biologyko Richard Henderson zientzialariek irabazi dute.

"Molekulak aztertzeko mikroskopia krioelektronikoa garatzen" egin duten lana saritu nahi du horrela epaimahaiak, horiei esker "molekulen bereizmen handiko irudiak" zehazteko eman den aurrerapausoa aitortzeko.

Informazio gehiago:

http://www.eitb.eus/eu/albisteak/mundua/osoa/5122665/2017ko-kimikako-nobel-sariaren-irabazleak/

http://zientzia.eus/artikuluak/kimikako-nobel-saria-biomolekulen-egitura-aztertze/

2017ko Fisikako Nobela grabitazio-uhinen aurkitzaileei

|

 

2017ko FISIKA NOBEL SARIA GRABITAZI-UHINEN AURKITZAILEEI

Rainer Weiss eta Kip S. Thorne fisika irakasleak. Artxiboko irudia: EFE

Nobel Fundazioak iragarri duenez, Rainer Weiss, Barry C. Barish, eta Kip S. Thorne ikertzaileek jasoko dute 2017ko Fisikako Nobel saria, LIGO behatokia garatu eta grabitazio-uhinen behaketa posible egiteagatik.

2015eko irailaren 14ean lehenengoz detektatu ziren grabitazio-uhinak, Einsteinek iragarri eta 100 urtera, Estatu Batuetako LIGO behatokian. Erlatibitatearen teoria orokorrak dio gorputz batek bere inguruan dagoen espazio-denbora deformatu egiten duela. Bada, Einsteinek kalkulatu zuen, masa handiko gorputz batek azelerazio bat duenean, espazio-denboraren deformazio hori uhin moduan hedatzen dela. Grabitazio-uhinak Lurrera iristen direnerako oso ahulak dira. Einsteinek berak ez zuen uste inoiz detektatu ahalko zirenik. "Lau hamarkada lanean" eman ostean, uhin grabitazionalak atzeman zituzten lehen aldiz 2015eko irailaren 14an. Hogei bat herrialdetako mila zientzialarik parte hartu zuten bertan.

Informazio gehiago:

http://zientzia.eus/artikuluak/fisikako-nobel-saria-grabitazio-uhinak-behatzea-po/

http://www.eitb.eus/eu/albisteak/mundua/osoa/5120362/fisika-nobel-saria-grabitaziouhinen-aurkitzaileei-eman-diete/

GRABITATE UHINAK AURKITU DITUZTE


 

Albert Einstein fisikari alemaniarrak duela mende bat aurreikusi zituen grabitazio uhinak atzeman egin dituzte lehen aldiz, LIGO proiektuak baieztatu duenez.

 

"Jaun-andreok, atzeman egin ditugu grabitazio uhinak; lortu egin dugu", iragarri du David Reitze LIGO proiektuko buruak, txalo artean, Washingtonen eskainitako prentsaurreko jendetsu batean.

 

"Hainbat hilabete behar izan ditugu grabitazio uhinak zirela egiaztatzeko; orain, etortzekoa dena da zirraragarriena, leiho bat ireki baitiogu unibertsoari", adierazi du.

 

Uhinak irailaren 14an atzeman zituzten, 09:51ean (GMT), LIGO proiektuaren bi detektatzaileetan. Bat Livingstonen (Luisiana) dago, eta, bestea, Hanforden (Washington).

 

Tankera horretako uhinek beste modu batera lortu ezin den informazioa dute, euren jatorriari eta grabitatearen izateari buruzkoa.

 

Fisikariek ondorioztatu dutenez, bi zulo beltzek bat eginda sortu ziren atzemandako grabitazio uhinak. Talka hori eman daitekeela teoria hutsa zen, eta orain lehen aldiz 'ikusi' dute.

 

Einsteinen aurreikuspena

 

Grabitazio uhinen bilaketa duela bost hamarkada hasi zen, unibertsoa hobeto ulertzeko xedez; baina Albert Einsteinek duela 100 urte aurreikusi zituen, Erlatibitatearen Teoria Orokorraren baitan.

 

Hain zuzen ere, unibertsoan mugitzen diren objektuek espazio-denboran uhinak sortzen dituztela deskubritu zuen fisikari alemaniarrak. Horrela, grabitazio uhinak teorizatu zituen, baina horien existentzia ezin izan da frogatu, orain arte.

 

Aurkikuntzak hankaz gora jarriko du astronomian. Izan ere, orain arte argi mota ezberdinak (uhin elektromagnetikoak) erabili izan dituzte unibertsoa begiratzeko, baina hemendik aurrera argiaren menpe ez dauden 'begi' berriak erabili ahal izango dituzte.

 

Grabitazio uhinek unibertsoan mugitzen diren objektuei buruzko informazioa dute, eta kosmosaren historia eta jaiotza ezagutzeko baliagarriak izango dira.

 

Stephen Hawking fisikariaren esanetan, grabitazio uhinek "astronomiaren alorrera iraultza ekartzeko potentziala dute".

 

http://www.eitb.eus/eu/albisteak/gizartea/osoa/3831444/grabitazio-uhinak-atzeman-dituzte-einsteinen-teoria-egiaztatuta/

http://www.eitb.eus/eu/albisteak/teknologia/bideoak/osoa/3831608/bideoa-unibertsoaren-behatzaileek-grabitazio-uhinak-detektatu-dituzte/

http://www.ivoox.com/ane-garzes-grabitazio-uhinek-fisikarentzat-ate-berria-ireki-dute-audios-mp3_rf_10401126_1.html

 

GRABITATEAREN BALIOA AGURAINEN. 2016ko Otsaila


2. Batxilergoko Fisika ikasleak, beraiek sortutako pendulu sinple bat erabiliz, grabitatearen azelerazioaren balioa kalkulatu zuten ikastetxean, 9,68 m/s2-ko balioa lortuz.


Penduluaren periodoa, segundutan (5 saiakera): 4.20; 4,09; 4.19; 4.15; 4.20

Penduluaren luzera: 4.19 m

Lortutako grabitatearen balioa: 9.68 m/s2

 

Praktikaren txostena

 

Click to play this Smilebox slideshow

2015ko Fisikako Nobel neutrinoak eraldatu egiten direla eta masa dutela frogatu duten ikerlarientzat

 

Informazio gehiago:

 

http://zientzia.eus/artikuluak/fisikako-nobel-saria-neutrinoak-eraldatu-egiten-di/

http://www.eitb.eus/eu/albisteak/mundua/osoa/3522370/fisika-nobel-saria-2015-neutrinoak-masa--kajita-eta-mcdonald/

Takaaki Kajita japoniarra eta Arthur B. McDonald kanadarra

2015ko Kimikako Nobel saria DNA konpontzeko mekanismoen ikertzaileentzat

 

Informazio gehiago:

http://zientzia.eus/artikuluak/kimikako-nobel-saria-dna-konpontzeko-mekanismoen-i/

http://www.eitb.eus/eu/albisteak/mundua/osoa/3526164/kimikako-nobel-saria-2015-dna--lindahl-modrich-eta-sancar/

 

Tomas Lindahl, Paul Modrich eta Aziz Sancar ikerlariak

 

MOLEKULAK 3 DIMENTSIOTAN

Sakatu irudian

                              HAUTAPROBARAKO LAGUNTZA

 

2014ko Ig Nobel sariak: egiazko zientzia-ikerketak umorez saritu zituzten atzo

Platano-azalaren eta zapata baten arteko marruskadura neurtu dute ikertzaileek.

Informazio gehiago:

http://zientzia.net/artikuluak/2014ko-ig-nobel-sariak-egiazko-zientzia-ikerketak-/

 

HIGIDURA PARABOLIKOA

Adi 1,22. minutuan