Barkatu, ez dituzu portlet honetara sartzeko behar diren baimenak.
USE-ko TRIBUNALA: 2023 EKAINA
Oharra: Ekainaren 7an, asteazkena, 8:20an Las Nieves ikasgelategiaren atean egon beharko duzue. Las Nieves egoitzan, bai patioan bai barruan, ohol batzuk egongo dira zuek jakiteko zehazki zein gelara joan beharko duzuen azterketa bakoitzean. Begiratu ondo oholetako informazioa, alfabetikoki ordenatuta dago.
Elhuyar Zientzia Azokako saridunak
NEIKER-Tecnalian (Arkaute) izan dira Elhuyar Zientzia Azokako saria irabazi zuten 2. mailako batxilergoko ikasle batzuk.
Mikroalgak baliabide berriztagarri berri bat dira bioproduktuak lortzeko, sektore energetiko, kimiko eta agropekuarioetara zuzenduta. Lehengai horrek eskaintzen dituen aukerak ezagutzen izan dira, eta emakume ikertzaileen lana gertutik ezagutu dute. Mila esker Iratxe eta Soniari Neikerren egiten duten lana erakusteagatik.

DBH1ko ikasleek mendi irteera Mirutegi-Baio gurutzera
Maiatzak 16 asteartean, DBH1eko ikasleek mendi irteera egin zuten. Helburuen artean hurbileko ingurunea ezagutzea, mendizaletasuna sustatu, fauna eta flora ezagutu, talde kohesioa landu, istoriarekin lotura duten aztarnak aztertu...
Irteera giro bikainean egin zuten eta guztiek lortu zuten ibilbide osoa burutzea...
Gora Aniturriko mendizaleak!
DBH2ko Noa MartÃnez Azkue sariduna
Pasa den ostiralean, Maiatzak 5ean, DBH2ko Noa Martinez ikasleak Azkue saria irabazi zuen narrazioaren atalean.
Bilbora joan zen Miryan Irastorza irakasleak lagunduta eta Euskaltzaindiaren egoitzan bertan eman zioten saria.
ZORIONAK NOA!

— 5 Items per Page