AZKEN ESKOLA IRITSI DA!

Ikasturteari amaiera emateko, gaur Aniturrin egitarau berezia eduki dugu. Lehenengo bi saioetan gelak txukundu ditugu eta tutoreekin bildu gara notak jakiteko eta agurtzeko. Notak jakin ostean eta azken eskola eguna dela ospatzeko...hainbat ekintza egin ditugu: Jeiki taldeak guretzat dantza egin du, musika entzun dugu, dantza egin dugu, uretako jolasetan aritu gara, futbol zelaira joan gara, kirola egin dugu... Benetan giro ederrean eman diogu amaiera ikasturteari! Orain, merezitako oporrak! Disfrutatu uda!

 

 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 

A post shared by Aniturri (@bhianiturri)