ARRIKUTZEKO IRTEERA

Otsailaren 24ean, Batxilergoko 1. Mailako biologia-geologia ikasgaiko ikasleak eta 2. Mailako Lur eta Ingurumen Zientzietako ikasleak Arrikutz kobazulora joan ginen, endokarsta ezagutzera eta bertako fauna (troglobioak) ezagutzera.

EA2030 proiektuaren baitan egin zen irteera, aurten Lehorreko Ekosistemak helburua lantzen ari garelako, eta kobazuloetako ekosistemak ezagutzeko aukera izan genuelako.