EGILEOR IBAIAREN AZTERKETA

 

Maiatzak 6an, Aguraingo Egileor ibaiaren uraren kalitatea aztertzera joan ginen batxilergo 2. mailako Lur eta Ingurumenaren Zientzietako ikasleak. Azterketa honekin bermatu nahi dugu Aguraingo uraren kalitatea eta gure ingurumenaren eta biodibertsitatearen segurtasuna. Ibaiko urak parametro egokien barruan egoteak, herri berdeago eta garbiago bat lortzeko gertuago gaudela esan nahi du. 

 Zeregin hau betetzeko, uraren kalitatean eragina duten parametro desberdinak aztertu genituen; hala nola, nitratoak, fosfatoak, bakterioen presentzia, gardentasuna, bioazniztasuna etab. Hauen kopuru maila jakiteko, prestaturiko pilula batzuk urarekin nahastu genituen eta lortutako kolorearen arabera faktore desberdinen presentzia ikusi ahal izan genuen.

 Zenbait izaki bizidun aurkitu genituen eta aurkitutako hauek oso zorrotzak dira uraren kalitatearekin. Beraz, aztertutako parametroen balioak ikusita, Egileor ibaiaren egoera orokorrean onargarria dela esan daiteke. 

Hala ere, oraindik asko dago egiteko eta guztion laguntza behar dugu Agurain herri jasangarriagoa bihurtzeko.

 

 

Artikulu osoa irakurtzeko, ibaiaren azterketa nola egiten den jakiteko:

https://docs.google.com/document/d/1USf1BR62RQPQBaczyJcGWYQ9apnIO35XNUyRj_mZlAc/edit