Barkatu, ez dituzu portlet honetara sartzeko behar diren baimenak.

EHUko JARDUERA PRAKTIKOAK

UPV/EHUko Jarduera Praktikoetarako izen-ematea zabalik dago maiatzaren 11ra arte (barne).  Ikasleek esperimentuak, simulazioak, role-playing-ak eta abar egingo dituzte, 1. mailako ikasleek UPV/EHUra eta eskaintzen dituen graduetara modu praktikoan hurbiltzeko aukera bat izan dezaten. Ildo horretatik, animatzen zaituztegu ekimen hau ikasleekin eta haien familiekin partekatzera.

 

Bestalde, gogorarazten dizuegu behin izena emateko epea amaitu ondoren, maiatzaren 12an eta 13an, orientazio-arduradunak GAUR plataformaren bidez balidatu beharko duela bere ikastetxeko eta 1. mailako ikasleak direla. Urrats hori ezinbestekoa da ikasleek maiatzaren 17an egingo dugun plazak esleitzeko zozketan parte hartu ahal izan dezaten.

 

JARDUERA PRAKTIKOAK/ACTIVIDADES PRACTICAS from UPV/EHU on Vimeo.