Elhuyar Zientzia Azokako saridunak

NEIKER-Tecnalian (Arkaute) izan dira Elhuyar Zientzia Azokako saria irabazi zuten 2. mailako batxilergoko ikasle batzuk. 
Mikroalgak baliabide berriztagarri berri bat dira bioproduktuak lortzeko, sektore energetiko, kimiko eta agropekuarioetara zuzenduta. Lehengai horrek eskaintzen dituen aukerak ezagutzen izan dira, eta emakume ikertzaileen lana gertutik ezagutu dute. Mila esker Iratxe eta Soniari Neikerren egiten duten lana erakusteagatik.