HONDAKINEN PREBENTZIORAKO EUROPAKO ASTEA (EWWR)

 

ANITURRIN ERE PARTE HARTZEN DUGU!

Hondakinen Prebentziorako Europako Astea (EWWR) Europako Batzordearen ekimen bat da, eta enpresek, administrazioek eta erakundeek hondakinak prebenitu eta birziklatzeko egiten dituzten jarduerak ezagutzera ematea du helburu.

Europa osoan ospatuko da 2020ko azaroaren 21tik 29ra. Informazio gehiago: https://ewwr.eu/

ZER EGIN DUGU?

DBH 4.mailako Biologia eta Geologiako ikasleek ikerketa esploratzaile bat burutu dugu, institutuan sortzen ditugun hondakinez kontziente izateko, batik bat atsedenaldian. Ikerketaren emaitzak poster zientifiko batean adierazi ditugu. 

DBH 3. Mailako Plastikako ikasleek atsedenaldian sortzen den hondakinak murrizteko asmoz, bokata bilgarriak egin ditugu. Etxetik kamiseta, mantala‚Ķ zaharren oihal berrerabili ditugu bokata bilgarria eskuz egiteko. Azkenik, bideotutorial bat egin dugu eta DBH 4. Mailako ingeleseko klaseetan bideoaren azpitituloak ezarri ditugu.