MIRUTEGIRA IRTEERA

Urriak 30ean, astelehena, gure DBH1eko ikasleek mendi irteera egin zuten Gorputz Hezkuntzako irakasleekin batera.

Hurbileko ingurunea ezagutu, mendizaletasuna sustatu, fauna eta flora ezagutu, talde kohesioa landu, istoriarekin lotura duten aztarnak aztertu... bezalako helburuak burutu zituzten egun horretan.

Irteera giro bikainean egin genuen eta guztiok ibilbide osoa burutu ahal izan genuen, trebetasun handia erakutsiz mendian ibiltzeko. Aupa zuek!