SAN ADRIANGO TUNELERA MENDI IRTEERA

"Gaur bai, eguraldi ona"
Aste euritsu baten ondoren, azaroak 23, ostegunean, 2.DBHko ikasle eta irakasleoi, egun eguzkitsu zoragarri bat atera zaigu.
Otzaurteko bentatik atera gara Beundako zelaietan lehenengo geldialdia egiteko. Handik, euriteek sortutako erreka ugariez eta ikuspegiez gozatuz,
Mikeleteen etxeraino iritsi gara, handik San Adrian ermitaraino iristeko. Astorga-Bordele galtzada erromatarra
zeharkatu ondoren eta iturburuaren parean, bueltako bideari ekin diogu barre eta oin bustien artean.
Giroa ezin hobea!