Eguraldi txarrari, aurpegi ona!!!

2023ko urriaren 26an, osteguna, Zarautzera txangoa egin genuen, DBHko 3. mailako ikasleak Gorputz Hezkuntzako irakasleekin batera, naturako jarduerak lantzeko jarduera osagarri gisa.
Eguraldi txarrean, Aniturriko neska-mutilek surfa egiteko gogo eta ilusio guztia jarri zuten, eta "txiribuelta" batekin baino gehiagorekin primeran pasa genuen eta Surfeko oinarrizko teknikak ikasi genituen.