BATXILERGOKO IKASLEAK ZARAUTZEN SURF IKASTAROAN

Urriaren 18an, lehen batxilergoko Gorputz Hezkuntzako eta bigarren batxilergoko Jarduera Fisikoko ikasleek Zarautzen surf ikastaroa burutu zuten.

Eguraldia ez zen hoberena izan eta olatu gehiegi ere ez zegoen surfean aritzeko, baina primeran pasa zuten ikasleek irakasleekin batera kirol berriak probatu eta elkarrekin eguna pasaz.