AGENDA 2030eko EKOORDEZKARIAK UDAL FOROAN

Ekainaren 11an, EA2030-ak antolaturiko udal foroan parte hartu genuen DBH 3. eta DBH 4. mailako ekoordezkariek. Bertan, EA2030aren barruan, ikasturte osoan egindako jarduerak azaldu genituen eta udalerako eta kuadrilarako genituen proposamen eta kezkak planteatu genituen. Udalako ordezakari bezala, Aguraingo alkatea etorri zen, Lautada kuadrilako ordezkaria ere, eta ingurumen teknikaria ere. Luze ibili ginen solasean, herriko eta inguruko ingurumen arazoez hizketan, eta egin genituen eskaerak kontutan hartuko zutela esan ziguten eta prestutasuna erakutsi zuten laguntzeko.