WORLD CAFE

Pasa den ostegunean, azaroak 19, urtero ospatu ohi den World Café hizketaldian parte hartu genuen. Aurtengo egoerak behartuta, 2020ko World Caféa Google Meet bitartez egin genuen telematikoki eta batxilergoko 1. mailako bi ikasle aritu ziren beraien geletan aurretik landutako ikuspuntu eta hausnarketen ordezkari. 

Maialen Morazak eta Andrea Garciak, beste 4 ikastetxetako 8 ikaslerekin batera, ELOS proiektuak proposatutako hainbat galderari erantzun zieten, honela, ikasleek, ingelesez, euren kezka eta iritziak parteka zitzaten. Gaia, urtero bezala, Europako egungo egoera izan zen eta, honela, Europar dimentsio batetik jorratuta, gure ikasleek euren adineko beste ikasle batzuekin aritzeko aukera izan zuten eta, bai ongi pasa zutela gainera! 

Ordu bat iraun zuen hizketaldi honetan landutako gaiak eta, besteak beste, Europako aniztasuna, errefuxiatuen egoera, ikasleen etorkizuna eta Eropar Batasuna izan zituzten hizpide. 

Laburbilduz, eta beraien iritziak jasota, eurentzat interesgarria eta aberasgarria izan zen benetan, eta, gainera, atzerriko hizkuntza bat landu eta esperientzia berri bat bizitzeko aukera izan zuten! Zorionak!