EKAINBERRIRA IRTEERA

Gaur DBH 1-ko ikasleekin Ekainberri (Zestoa, Gipuzkoa) bisitatu dugu bi egunetan, martxoak 25-26.

Bertan, Ekain kobazuloko erreplikaren bisita gidatua izan dugu eta ondoren,

"Ehiza egun bat" tailerrean parte hartu dugu.

Bai trebeak gure ehiztariak!


ELGOIBARREKO IMH BISITATZEN

Martxoaren 21ean gure batxilergo-teknologikoko ikasleak Elgoibarrera joan ziren IMH Campusa ezagutzeko eta han dauzkaten hainbat makina-erraminta aztertzera:
CNC tornoak eta fresadorak, 3D inpresorak (plastiko zein altzairuzko piezak ekoizten dituztenak), errobotak, metrologiarako tresnak,...
Asko gustatu zitzaien eta gainera amaieran Elgoibarreko Makina-erreminta Museoa ikusteko aukera ere izan zuten, benetan polita eta interesgarria dena.
Errepikatzeko gogrekin geratu ginen guztiok!
 
El 21 de marzo nuestras alumnas y alumnos de Bachillerato Tecnológico fueron a Elgoibar a visitar las instalaciones del IMH Campus, donde tuvieron ocasión de estudiar diferentes máquinas-herramienta:
tornos y fresadoras CNC, impresoras 3D (la mayoría estrusionan plástico, pero ¡las había también que estrusionan acero!), un brazo robot, instrumentos de metrología, etc.
La experiencia fue muy positiva y además tuvimos la suerte de poder visitar el Museo de la Máquina-Herramienta de Elgoibar, realmente muy bonito e interesante.
¡Nos quedamos con ganas de volver a realizar la visita!

EUREKA MUSEORA BISITA

Pasa den asteazkenean, martxoak 13, Donostiko Eureka! Zientzia Museora joan ginen DBHko 3.mailako ikasle guztiak.

Bertan, museoak dituen gune desberdinen bisita egiteaz gain, elektrizitateari buruzko tailer bat egiteko aukera izan genuen, baita plastinazio-aretoan organoak eta hezurrak ikusteko aukera ere.

Asko gustatu zitzaigun eta oso egun polita pasa genuen.


BERTSO SAIOAK

Astean zehar bertso tailerra ikastetxean eduki ondoren, ostiralean,

DBH3 eta Batxi1eko ikasleek bertsolariekin elkarlanean aritzeko aukera paregabea izan zuten.

Oso ondo pasatu zuten eta lan ederra burutu zuten.


BANKU BERRIAK PATIOAN

2.DBHko ikasleek Proiektu Komunitarioa ikasgaian patioaren hobekuntza bultzatzeko proiektuak eratu zituzten tutoreen laguntzaz. Bertan azaldu zigutenez, bankuak falta ziren patioan, eta hori beharrezkotzat jotzen zuten elementua zen. Ondorioz, udaletxeari erabiltzen ez zituzten banku batzuk eskatu genizkion. Haiek emandako bi banku zahar OLHko soldadura ikasleek berritu eta konpondu ostean, patioan jarri dituzte aste honetan. 

Mila esker 2DBHko ikasleei beharraz ohartarazteagatik!

Mila esker udalari bankuak uzteagatik!

Mila esker OLHko ikasleei haiek berritu eta patioan jartzeagatik!


BATXILERGOKO IRTEERA PARTEKATUA

Martxoaren 19an, bigarren batxilergoko Enpresa eta Ekintzailetza ikasgaiko ikasleak Irizar Kooperatiba bisitatu zuten Ormaiztegin. Autobus berean, lehenengo batxilergoko Euskal Herriko Historia ikasgaiko ikasleak Ezkion dagoen Igartubeiti baserria eta Ormaiztegiko Zumalakarregi museoa bisitatu zuten. Honela egun ederra pasa zuten bi taldeek, beren irakasleekin batera.


ANITURRI KORRIKA!

Irakasleak Zigoitian eta ikasleak Agurainen.

Gora Korrika! Gora Euskara!

 


KORRIKA BADATOR!

ASTELEHEN GAUEAN 02:17TAN KORRIKA AGURAINA IRITSIKO DA.

FUEROS KALEAN ANITURRIREN KILOMETROA IZANGO DA.

ANIMATU ETA PARTE HARTU KORRIKAN!


ALGORRIRA BISITA

 

Pasa den asteko asteazkenean (otsailaren 28an), 4.mailako zientzietako ikasleak eta Batxilergo 1.mailako Biologia eta Geologiako ikasleak Zumaiara joan ginen, eta Algorri interpretazio zentroko kideekin bisita gidatua egin genuen. Bisitan, Zumaiako Flysch-aren garrantzi geologikoari buruzko azalpenak jasotzeaz gain, bisita geologikoa egin genuen eta Algorriko marearteko zabalgunera jaitsi ginen bertako biodibertsitatea aztertzeko. Oso egun polita pasa genuen!

 

Otsailak 14

 
Hainbat ikerketak baieztatu dutenez, maitasun erromantikoaren mitoak barneratzea arrisku-faktorea izan daiteke genero-indarkeria agertzeko.
Hori dela eta, beharrezkoa da belaunaldiz belaunaldi transmititutako sinesmen eta eredu horiek deseraikitzen lan egitea,
eta bikote-harreman osasuntsu eta berdintsuak sustatzea, nesken eta mutilen garapen osoa sustatzeko eta
genero-desberdintasuna eta diskriminazio patriarkala alde batera uzteko.