Barkatu, ez dituzu portlet honetara sartzeko behar diren baimenak.

EHUko JARDUERA PRAKTIKOAK

UPV/EHUko Jarduera Praktikoetarako izen-ematea zabalik dago maiatzaren 11ra arte (barne).  Ikasleek esperimentuak, simulazioak, role-playing-ak eta abar egingo dituzte, 1. mailako ikasleek UPV/EHUra eta eskaintzen dituen graduetara modu praktikoan hurbiltzeko aukera bat izan dezaten. Ildo horretatik, animatzen zaituztegu ekimen hau ikasleekin eta haien familiekin partekatzera.

 

Bestalde, gogorarazten dizuegu behin izena emateko epea amaitu ondoren, maiatzaren 12an eta 13an, orientazio-arduradunak GAUR plataformaren bidez balidatu beharko duela bere ikastetxeko eta 1. mailako ikasleak direla. Urrats hori ezinbestekoa da ikasleek maiatzaren 17an egingo dugun plazak esleitzeko zozketan parte hartu ahal izan dezaten.

 

JARDUERA PRAKTIKOAK/ACTIVIDADES PRACTICAS from UPV/EHU on Vimeo.


ARTEAREN HISTORIAKO IKASLEEN IRTEERAK

Pasa den asteazkenean, apirilaren 6an, 2. Batxiko Arte-Historiako ikasleekin Bilbora joan ginen egun pasa. Guggenheim  eta Arte Ederren museoetan hainbat erakusketa ikusi genituen Abangoardia Historikoei buruz.
Aurreko astean, Paco San Miguel eskultorearen estudioa bisitatu genuen Egileorren.

LANBIDE AZOKA


BATXILERGOA 2022-2023 ONARPENA ETA MATRIKULA / ADMISIÓN Y MATRICULACIÓN - BACHILLERATO 2022-2023

 


ESKULTURA GARAIKIDEA

 

Asteartean, martxoaren 22an,  Arte-Historiako ikasleekin, Gasteizen, ESPAZIOA aretoan, eskultura garaikideko erakusketa bat bisitatzera joan ginen; José Cos eskultorearen tailerra ere bisitatu genuen, 11:00tatik 14:30era.