Barkatu, ez dituzu portlet honetara sartzeko behar diren baimenak.

BELDUR BARIK LEHIAKETAKO IRABAZLEAK

Batxi 1Bko Alaitz eta Elhiya ikasleek irabazi dute Beldur Barik lehiaketako sari bat. 
Zorionak neskak, Beldur Barik lehiaketarako saria irabazi duzuelako!
Hauxe da link-a


 

_

DBHko IKASLEEN ONARPENA 2022-2023

ADMISIÓN ALUMNADO ESO 2022 - 2023

 

 

 

Urtarrilaren 5ean argitaratuko da EHAAn 22/23 ikasturtean Haur Hezkuntzan, Lehen Hezkuntzan eta Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzan ikasleak onartzeari buruzko Agindua.

Agindu honek honako epe hauek ezartzen ditu:

- Eskabideak eta egiaztagiriak aurkeztea:

o On-line: urtarrilaren 17tik 28ra.

o Aukeratutako lehenengo ikastetxean: idazkaritza ordutegian urtarrilaren 17tik 28ra.

- Eskatzaileen zerrenda argitaratzea: otsailaren 15etik martxoaren 7ra.

- Behin-behineko zerrendak argitaratzea: martxoaren 8tik 15era.

 

El próximo 5 de enero se publicará en el BOPV la Orden relativa la admisión de alumnos y alumnas para el curso académico 22/23, en Educación Infantil, Primaria y Secundaria Obligatoria.

Dicha Orden establece los siguientes plazos:

- Entrega de solicitudes y documentación acreditativa:

o On-line: del 17 al 28 de enero.

o En el centro educativo pedido en primer lugar: en horario de secretaría, del 17 al 28 de enero.

- Publicación del listado de solicitantes: del 15 de febrero al 7 de marzo.

- Publicación de listas provisionales: del 8 al 15 de marzo.


AZAROAK 25: EMAKUMEEN KONTRAKO INDARKERIAREN AURKAKO EGUNA

Gaur, azaroak 25, Aniturri Institutuak indarkeria matxistaren aurka agertu da.

 


BELDUR BARIK AURTEN AGURAINEN

 
Beldur Barik lehiaketa berriz ere ospatuko da, eta aurten Agurainen azaroaren 26an izango da ekitaldia!! 
 
Gure ikasle bikain✨ hauek zer egin duten ikusi nahi?
 
??
 
 

Bozkatzeko egunak azaroaren 11 eta 12an izango dira ??

 

 

 


WORLD CAFÉ

Aurten ere WORLD CAFÉ ospatu dugu ELOS proiektuko ikastetxe partaideok. Urriaren 21ean gure ikastetxeko DBH4. mailako 4 ikasle abiatu ginen Gasteizera, Eusko Jaurlaritzan bildu eta antolatutako debatea aurrera eramatera. Guztira 21 ikasle bilduta, beraien ikuspuntu eta planak elkarri kontatzeko aukera izan zuten. Landutako gaiak: Europar Batasuna, Erasmus, beraien etorkizuna eta hezkuntza sistema izan ziren besteak beste. Esperientzia erabat aberasgarri eta polita iruditu zitzaien eta guztioi horrelakoetan parte hartzera animatzen zaituztegu!

 
Hemos vuelto a participar en el WORLD CAFÉ organizado para los centros participantes en el proyecto ELOS. El pasado jueves, 21 de octubre tuvo lugar el anual debate en Lakua (Eusko Jaurlaritza) y 4 alumnos de 4º de Aniturri participaron en el evento. Tuvieron la oportunidad de compartir puntos de vista y planes con alumnos de otros centros tratando temas como la UE, Erasmus, su futuro y el sistema educativo, entre otros. Ha sido una experiencia enriquecedora y ¡animamos a todo el mundo a participar en actividades de este tipo!