IDAZKETA LEHIAKETAKO SARIDURAK

 
Noak eta Elaiak Coca Colak antolaturiko Concurso de Jóvenes Talentos lehiaketako Arabako 1. saria lortu dute: Noa Martinez Azofrak ( 2. DBH A) gaztelanian eta Elaia Fernandezek ( 2. DBH C) euskaran.
 
Zorionak bikote!!!
 
 
 

 


BARATZAKO UZTA GOXOA

Ikasturtearen amaiera iritsi da, eta baratzean ereindako uzta bildu dugu. Bildutakoarekin, entsalada goxoa prestatu dute 3.DBHko ikasleek, sasoiko eta bertako elikagaiekin. Hurrengo ikasturtean baratza landatzen eta landa eremua ezagutzen jarraituko dugu ikasleekin. 

 


AZKEN ESKOLA IRITSI DA!

Ikasturteari amaiera emateko, gaur Aniturrin egitarau berezia eduki dugu. Lehenengo bi saioetan gelak txukundu ditugu eta tutoreekin bildu gara notak jakiteko eta agurtzeko. Notak jakin ostean eta azken eskola eguna dela ospatzeko...hainbat ekintza egin ditugu: Jeiki taldeak guretzat dantza egin du, musika entzun dugu, dantza egin dugu, uretako jolasetan aritu gara, futbol zelaira joan gara, kirola egin dugu... Benetan giro ederrean eman diogu amaiera ikasturteari! Orain, merezitako oporrak! Disfrutatu uda!

 

 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 

A post shared by Aniturri (@bhianiturri)