ARRIKUTZEKO IRTEERA

Otsailaren 24ean, Batxilergoko 1. Mailako biologia-geologia ikasgaiko ikasleak eta 2. Mailako Lur eta Ingurumen Zientzietako ikasleak Arrikutz kobazulora joan ginen, endokarsta ezagutzera eta bertako fauna (troglobioak) ezagutzera.

EA2030 proiektuaren baitan egin zen irteera, aurten Lehorreko Ekosistemak helburua lantzen ari garelako, eta kobazuloetako ekosistemak ezagutzeko aukera izan genuelako.


BILERA INFORMATIBOAK: 1. BATXILERGOKO ESKAINTZA/  2023-2024 /OFERTA EDUCATIVA PARA 1º DE BACHILLERATO

Martxoaren 29an, asteazkena, arratsaldeko 17:30ean, datorren ikasturterako ikastetxeak 1. batxilergorako egingo dien eskaintza akademikoaz informatzeko, 4.DBHko guraso-bilera izango dugu. Bilera, Institutuko 010 gelan izango da.

 

El próximo día 29 de marzo, miércoles, a las 17:30 de la tarde se celebrará la reunión con las familias de 4º de DBH para informar acerca de la oferta académica del instituto para 1º de bachillerato. La reunión se realizará en el aula 010 del centro.


SAN BALENTIN

Atzo San Balentin eguna ospatu zen mundu mailan. Ikasle eta irakaslez osatutako Hezkidetza Batzordetik, nerabeen pentsamenduan eta, oro har, gizartean hain errotuta dagoen mito erromantikoaren kontzeptuarekin amaitzeko beharra azpimarratu nahi izan dugu.